XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
.
Izugarria lan ori: baita lan orrek eskatzen duan iztegi-ezagutza ere.
Euskaltzaindia bere lanetan ari izaten zanean, euskal-itz au edo beste nola litekeango autua sortzen zalarik' Azkue jaunak berak, bere iztegira jo gabe' Aita Olabideren ezagutza sakonera jo oi zuan;
Bai ba: Azkuek berak, maiz esan oi zuan: Nere iztegia nik neronek baino obeki ezágutzen du Aita Olabidek, askozaz obeki, zeatzago...
.
Aita Olabideren goratzarrez emen idatzi ditudan lerro kaxkarrok' zerau erakusten digute garbi: aren euskal-maitasuna neurri guzien gaiñetikoa zala.
Arabarra zan izatez, eta erdaldun jaioá ta azia; beraz euskera ain sakon eta zeatz ikasteko; nolako lan eta buru-austeak!.
Zazpi alegiñok ongi ta gogoz egín zituan Olabidek.
Ejenplu ederra, irakaspen aundia euskotar guziontzat.
Batez ere, euskaldun jaio ta azi diran askoentzat;
Langille fama, benetako erlijíodunen fama, gizon zintzo, egitiar eta esku-garbikoen fama.
Birtute oien eusle ta gordetzaille bikain' euskera ta euskaltasuna ditugu; oik galduaz' birtute ederrok ere otzitu ta galtzeko arrisku aundia degu...
Au garbi ikústen zuan Olabidek, eta arrisku onek eragin-da' ekin zion, ikusi degun bezela. gorputz-eta-arima, euskera ta euskaltasunaren alde.
Aita Olabide, euskotar eta eliz-gizon zintzo ta oso-osokoa baitzan....